Arauak

Urratsak: pibotatzerakoan geldi duzun oina altxa edo tokitik mugitzean edo bi pauso baino gehiago ematen dituzunean baloia botatu gabe pitatzen dena da.

Bikoitzak: botatu ondoren baloia hartu eta berriro ere botatzen hasten bazara gertatzen da.

Atzealdeko eremua: baloiak zelaiaren erdiko marra pasatu eta gero, berriro marra horretatik atzera pasatzean gertatzen da.

3”: jokalari batek aurkariaren saskiaren eremuan geldi gehienez egin dezakeen denbora, eta gehiago egoten bazara falta da.

5”: jokalariak baloia eskuan gehienez izan dezakeen denbora (ezer ez egin gabe).

8”: talde batek jokalekuaren erdiko marra gaindituta baloia aurkarien aldera eramateko duen gehienezko denbora.

24”: talde batek baloia saskira jaurtitzeko duen gehienezko denbora.